Adimen-koziente
Adimen-kozientea adimena neurtzeko erabiltzen diren test edo proba estandarren emaitzari deritzo. 1912 urtean erabili ziren lehen aldiz haurren adimen-adin eta adin kronologikoaren arteko zatiketa moduan. Gerora, froga estandar batek pertsona baten adimen-maila azaltzen duen neurketa adierazleari deitu zaio adimen-koziente, 100 balioa erreferentziatzat harturik eta 100etik gorakoak batezbestekoa baino adimentsuagoak eta 100etik beherakoak batezbestekoa baino adimen eskasagoa dutelarik.
Kanpo estekak
- Datuak: Q170277
- Multimedia: Intelligence quotient / Q170277
Artikulu hau psikologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |