Adur Larrea
Adur Larrea | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Adur Larrea Eguren |
Jaiotza | Bilbo, 1982 (41/42 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Lehen hizkuntza | euskara |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | komikigilea eta ilustratzailea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Adur Larrea Eguren (Santutxu, Bilbo, 1982), animatzailea, komikigilea eta ilustratzailea da.[1]
Ibilbidea
Arte Ederretan lizentziatua da, marrazketa eta ikus-entzunezkoen espezialitateetan. Geroztik, animazioa eta ilustrazioa izan dira bere jardueraren ardatz nagusiak. Ikus-entzunezkoan, zenbait ekoiztetxerekin, telebistan zein publizitatean lan egin du, baita proiektu independenteetan ere[1].
Animazio, ilustrazio zein komikietaz gain egunkari eta aldizkari askotan kolaboratu du: Aizu!, Argia, Berria, Bertsolari, Jakin, H28, Ortzadar, Xabiroi...[2]
Eleberri Grafikoa
Orain arte argitaratu dituen lan nabarmenenak:[3]
- Okatxu, Mattin Irigoien eta Asisko Urmenetarekin batera, Komunikazio Biziagoa (2010).
- Gabriel Aresti BioGrafikoa, Erroa (2015). Gabriel Aresti poeta bilbotarraren bizian eta obran oinarritua.
- Arditutakoak, Mikel Begoñaren gidoiarekin, Bertsolari aldizkaria (2017).[4]
- Maria Zugarramurdikoa eta sorginduak izan ziren emakumeak, Miren Mindegiarekin, Nabarralde (2018).[5][6]
- Antzara eguna, Harkaitz Canorekin batera, Txalaparta argitaletxea (2019).[7]
- Iraultza eta bizi!, Mikel Albisuren gidoiarekin, Garak argitaratua (2020).
- Martin Larralde Bordaxuri, komiki laburra Bertsolari aldizkariko 81. zkian (2021)[8].
- Lurbinttoko ohoinak. Oinarria 1794ko Lapurtarren deportazioan duen historia bat (2022)[9][10][11].
Animazio filmografia
Orain arte pantailaratu dituen lan nabarmenenak:
- Euskara Jendea dokumentalentzat grafismo departamentuan. www.euskarajendea.eus.
- Jainkoak ez dit barkatzen, 2D animazioa. Josu Martinezen dokumentalak, Lezo Urreiztieta abertzale kontrabandistaren bizi harrigarria kondatzen digu (2018).
- Paperezko hegoak, 2D animazioa. Samara Velte, Josu Martinez en zuzendaritzapean 'Euskaldunon Egunkariaren itxiera bizi izan zuten protagonisten testigantzak jaso ditu dokumentalak (2021).
- Bost teilatu, Stop motion animazioak Udalbiltzaren Geuretik sortuak proiektuaren baitan (2022).
- Indarkerian oi(h)artzunak, 2D animazioa. Ander Iriarte eta Amaia Merinok zuzendutako dokumentala. Estatu Espainolak aita torturapean hil eta 40 urtera, Tamara Muruetagoienak egiaren eta justiziaren bilaketa nekaezina egiten du dokumental honetan (2024).
Sariak
- 2024: Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiak "Indarkeriaren oi(h)artzunak" filmari Film Luze Onenarentzako Ikusleen Saria saria eman zion.[12] Adur Larrea animazio-zuzendaria izan zen Amaia Merinok eta Ander Iriartek zuzendutako film horretan.[13]
- 2005: Bilboko Aste Nagusiko kartel lehiaketa irabazi zuen Unai Requejorekin batera.[14]
Erreferentziak
- ↑ a b Larrea, Adur. «Adur Larrea Eguren-(r)en liburuak. Biografia eta bibliografia» www.txalaparta.eus (Txalaparta) (Noiz kontsultatua: 2021-09-08).
- ↑ Larrea, Adur. «Xabiroi 51» Issuu (Ikastolak) (Noiz kontsultatua: 2021-09-08).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Larrea Eguren, Adur» www.tebeosfera.com (Noiz kontsultatua: 2024-05-13).
- ↑ «Arditutakoak - komikipedia» www.komikipedia.eus (Noiz kontsultatua: 2024-05-13).
- ↑ Larrea, Adur. MARIA ZUGARRAMURDIKOA ETA SORGINDUAK IZAN ZIREN EMAKUMEAK. TeBeOsfera.
- ↑ Mindegia, Miren; Larrea, Adur. (2018). María Zugarramurdíkoa eta sorginduak izan ziren emakumeak. ISBN 978-84-09-06279-9. PMC 1084518842. (Noiz kontsultatua: 2021-09-08).
- ↑ Cano, Harkaitz; Larrea, Adur. (2020). Antzara eguna. (2. arg. argitaraldia) ISBN 978-84-17065-90-4. PMC 1240707353. (Noiz kontsultatua: 2021-09-08).
- ↑ MADARIAGA, Ainize .- Bordaxuri itzuli izan balitz Berria, 2021eko abenduak 18
- ↑ Larrea, Adur. (2022). «Lurbinttoko ohoinak - Adur Larrea Eguren» www.txalaparta.eus (Noiz kontsultatua: 2024-05-13).
- ↑ Larrañaga, Haritz. (2021-08-04). ««Bakeroen film bat bezala irudikatzen dut Lurbinttoko ohoinen istorioa»» naiz: (Noiz kontsultatua: 2024-05-12).
- ↑ Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale Elkartea. (2022). «Lurbinttoko ohoinak - Liburutegia - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2024-05-13).
- ↑ «Sariak urtez urte - Giza Eskubideen Zinemaldia - Donostia-San Sebastián» www.zinemaetagizaeskubideak.eus (Noiz kontsultatua: 2024-05-15).
- ↑ «Indarkeriaren oi(h)artzunak - Giza Eskubideen Zinemaldia - Donostia-San Sebastián» www.zinemaetagizaeskubideak.eus (Noiz kontsultatua: 2024-05-15).
- ↑ «Adur Larrea - komikipedia» www.komikipedia.eus (Noiz kontsultatua: 2024-05-15).
Kanpo estekak
- Arditutakoak komikiaren komiktrailerra.
- (Gaztelaniaz): Gabriel Aresti BioGrafikoaren aurkezpenaren bideoa.
- Adur Larrea Komikipedian
- Argian publikaktutako binetak
- Datuak: Q64853621