Alberto Juantorena Danger (1950eko abenduaren 3a, Santiago de Cuba) kubatar atleta ohia da. 400 eta 800 metroko lasterketetan espezializatuta zegoen. 1976ko Udako Olinpiar Jokoetako txapeldun atera zen bi proba horietan: balentria hori orain arte ez du inork berdindu.
Marka onenak
- 400 metroetan: 44,26 (Montreal, 1976ko uztailaren 29a)
- 800 metroetan: 1:43,44 (Sofia, 1977ko abuztuaren 21a)
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alberto Juantorena |
| Artikulu hau Kubako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |