Ameriketako Estatu Batuetako errugbi selekzioa Izengoitia Arranoak Elkartea USA Rugby Hautatzailea Gary GoldKapitaina Bryce Campbell Partida gehien Todd Clever (76) Puntu gehien Mike Hercus (465) Entsegu gehien Vaea Anitoni (26) Lehenbiziko partida Estatu Batuak 8-12 Australia Kalifornia, AEB, 1912ko azaroak 16Garaipenik handiena Estatu Batuak 91-0 Barbados Kalifornia, AEB, 2006ko uztailak 1Porrotik handiena Ingalaterra 106-8 Estatu Batuak Londres, Ingalaterra, 1999ko abuztuak 21 Munduko Errugbi Kopa Parte hartzeak 8 (aurrenekoa 1987an) Posturik onena Multzo fasea Ozeano Bareko Nazioen Kopa Parte hartzeak 4 (aurrenekoa 2013an) Posturik onena Asia-Pazifikoko 2.a 2014an
Ameriketako Estatu Batuetako errugbi selekzioa Ameriketako Estatu Batuen ordezkaria da errugbi partida ofizialetan, USA Rugby-ren kontrolpean. Urrezko domina irabazi zuen 1920ko eta 1924ko Olinpiar Jokoetan .
Historia 1920ko Olinpiar Jokoetan urrezko domina lortu zuen taldea. Tonga eta Estatu Batuen arteko partida Anoeta estadioan , 2016an. Samoaren aurkako partida, Donostian , 2018an. XIX. mendearen amaieran, Ameriketako Estatu Batuetan bizi ziren Britainiar uharteetako etorkinak errugbian aritzen ziren. 1920ko hamarkadan eratu zen bertako selekzio nazionala. Olinpiar Jokoetan bi garaipen lortu zituen: 1920an eta 1924an . Ameriketako Estatu Batuetako Errugbi Federazioa 1975ean sortu zen. 2013tik aurerra, Ozeano Bareko Nazioen Errugbi Kopan jokatzen du.
Palmaresa
Munduko Errugbi Kopa
Americas Rugby Championship 2013tik aurrera hartu du parte Americas Rugby Championship txapelketan. 2013 eta 2014an B taldea aritu zen (USA Selects ) eta 2016tik aurrera talde nagusia.
Txapelduna (2): 2017, 2018 Txapeldunordea (3): 2013 (B), 2014 (B), 2016
Ozeano Bareko Nazioen Errugbi Kopa Txapelduna (0) Txapeldunordea (1): 2014
Olinpiar Jokoetako txapelketa
Euskal Herrian Urtea Irabazlea Emaitza Galtzailea 2016 Tonga 20-17 Estatu Batuak 2018 Estatu Batuak 30-29 Samoa
Kanpo estekak Ameriketako Estatu Batuetako Errugbi Federazioaren webgunea (Ingelesez)