Anne Viriato
Anne Viriato | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Amazonas, 1997ko apirilaren 19a (27 urte) |
Herrialdea | Brasil |
Jarduerak | |
Jarduerak | arte martzial mistoetako borrokalaria |
Anne Baraúna Viriato (Manaus, Brasil, 1997. urtea aldera) brasildar emakumezko borrokalari transgeneroa da.
Bizitza
Brasilen sortua eta Sulivan Henrique jaiotza izenaz, gizon jaio bazen ere, bere burua emakumetzat izan du beti.
7 urte zituenean jiu-jitsu borroka-artean hasi zen. 11 urte zituenean feminizazio prozesuarekin hasi zen eta 14 urterekin hormona-tratamenduarekin. Lau urte geroago sexua berresleitzeko ebakuntza egin zioten.
2018an Annek borroka-arte mistora pasatzeko eta gizonezkoen aurka borrokatzeko asmoa adierazi zuen.[1] Annek horretarako prestatu zuen bere burua. 2018ko martxoaren 10ean, 21 urte zituela, borrokatu zen estreinakoz 34 urteko Railson Paixaoren aurka lasto-pisu kategorian eta garaipen historikoa lortu zuen, borroka-arte mistoan gizon baten aurka irabazi duen lehen emakume transgeneroa bihurtuz.[2]
Erreferentziak
- ↑ Tuckey, Ian. (2018ko otsailaren 16a). «Transgender MMA star Anne Veriato says she is ‘too good’ to fight women and cannot wait to beat up a man at Mr Cage 34» The Sun (Noiz kontsultatua: 2018ko martxoaren 13a).
- ↑ «Una luchadora transgénero hace historia al vencer a un hombre en las artes marciales mixtas» RT 2018ko martxoaren 12a (Noiz kontsultatua: 2018ko martxoaren 13a).
- Datuak: Q50426384