Bitoriano
Bitoriano | |
---|---|
Euskal Herria | |
Kokapena | |
Herrialdea | Araba |
Udalerria | Zuia |
Administrazioa | |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°57′01″N 2°49′45″W / 42.9503°N 2.8292°W / 42.9503; -2.8292 |
Garaiera | 606 metro |
Bitoriano Arabako herria da, Zuiako udalerrikoa eta, hortaz, Zuia-Gorbeialdeko Kuadrillakoa. Gasteiztik 15 bat kilometrora dago. 2007ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, 255 biztanle ditu herriak.
Geografia
Inguru naturala
Gorbeia mendigunearen hegoaldean dago. Baias ibaiak eta horren adar Ugalde errekak inguratua dago.
Historia
Aditu batzuen ustez Leovigildo errege bisigodoak 581. urtean sortutako Victoriacum herriarekin erlazionatua egon daiteke Bitoriano[1].
Demografia eta biztanleria
2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 |
---|---|---|---|---|---|---|---|
212 | 215 | 220 | 224 | 222 | 240 | 246 | 255 |
Garraioa
Eskualdeko Garraioa sareak linea bat ditu herrian:
|
Kultura
Jaiak
- Maiatzaren 15ean ospatzen dituzte, San Isidro egunean. Lehen, urtarrilaren 7an egiten zuten (San Julian).
Ondasun nabarmenak
- San Julian eta Santa Basilisaren parrokia-eliza. Dorrea, 1753koa da.
- 17 zenbakia duen baserria, Beheko Auzoan dagoena. Monumentu izendatu zuen Eusko Jaurlaritzak 1996an[2].
- Oroko Santutegia, 900 metroko garaieran.
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- Bitoriano zuia.com webgunean
- Datuak: Q796666
- Multimedia: Vitoriano / Q796666
Zuiako herriak | ||
---|---|---|
Altube • Ametzaga • Aperregi • Bitoriano • Domaikia • Gillerna • Jugo • Lukiano • Markia • Murgia • Sarria • Zarate • Ziorraga |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |