Club Deportivo Mirandés Miranda Ebroko futbol taldea da. 1927an sortua, egun Bigarren Mailan dabil.
Historia
Club Deportivo Mirandés 1927an sortu zen. 1977an lehendabizikoz igo zen Bigarren B Mailara. 2005an maila galdu arren, 2009an berriro igo zen.
2011-12 denboraldia bikaina egin zuen eta Errege Kopan final aurrekoetara iritsi zen. Bilboko Athletic Klubak kanporatu zuen. Maila onaren erakusgarri, urte berean Bigarren mailara igotzea lortu zuen. Carlos Pouso zen entrenatzailea eta euskal herritar jokalari ugari zituen plantillan.
2012-13 denboraldian debuta egin zuen beraz bigarren mailan eta 15. postua eskuratuz erraz samar lortu zuen salbazioa. Hurrengo urtean bikain hasi zen, liderra ere izan zen hasierako jardunaldietan, baina azken partidan Alavések aurrea hartu eta maila galdu zuen. Hala ere Real Murciak beharrezko abala aurkeztu ez eta 2014-15 denboraldian bigarren mailan aritu zen, aurreko urtean baino hobeto, 8. postua eskuratu baitzuen, inoizko posturik onena. 2016-17an ordea azken postuan gelditu eta maila galdu zuen.
Andoni Iraola usurbildarra entrenatzaile duela 2019an Bigarren mailara itzuli da eta Errege Kopan finalerdietara iritsi da bidean lehen mailako hiru talde kanporatuz, Celta, Sevilla eta Villarreal. Finalaurrekoetan Errealak kanporatu du, Anoetan zein Anduvan 1-0 emaitza lortuz.
Uniformea
Historikoa
1927
1950
Azken urteak
2013-2014
2014-2015
2015-2016
2016-2017
2017-2018
2018-2019
2019-2020
2020-2021
2021-2022
2022-2023
2023-2024
Futbol Zelaia
Mirandako Anduva futbol zelaiak 6.500 ikusleentzako lekua du.