Coyotes
Coyotes de Santurtzi | |||||
Sorrera: 1998 | |||||
| |||||
Liga | LNFA | ||||
Football Zelaia | KUI Santurtzi | ||||
Herria | Santurtzi | ||||
Koloreak | Laranja eta beltza | ||||
Presidentea | Iñaki Blanco Pesado | ||||
Entrenatzailea | Miguel Oquendo | ||||
Webgunea | www.coyotes-santurtzi.com |
Coyotes de Santurtzi (euskaraz:Santurtziko Koioteak) Santurtziko amerikar futboleko talde amateurra da.
Historia
Kluba amerikar futboleko zale batzuek, batzuk antzinako Bilbao Cougars taldean aritutakoak, 1998an sortu zuten.
Lehendabiziko partidak Portugaleteko Zubi Alde kiroldegian jokatu zuten. 1999ko maiatzaren 2an Bartzelonan egindako Flag football saria lortu zuten.
2000an Kataluniako selekzioaren aurka jokatu zuten, galtzaile atera baziren ere.
2001ean Kataluniako Ligan, Madrilen Sari batean eta Oviedon lagun arteko partida batean aritu zuten. Gainera uztailean Flag Footballen I. Espainiako Txapelketa antolatu zuten Santurtzin.
7x7 mailan taldea atera eta Madrilgo txapelketetan parte hartu zuten, 2003ko ekainaren 3an Sevillan Espainiako txapeldunordeak izanik.
2004an hasiberria zen LNFA 2 mailan sartu eta ordutik aurrera maila berean izan da, Espainia eta Portugalgo taldeekin arituz.
Kanpo estekak
- Datuak: Q5489767