Erroseta (botanika)
Erroseta edo hosto-erroseta arrosa itxurako hosto multzoa da, landare baten oinean edo adarretan elkarren ondoan hazten direnak.[1] Landare loredunetan, oin-erroseta da arruntena. Egitura hau zurtoin eraldatuaren adibidea da: adabetarteak guztiz laburtzen dira, eta hosto guztiak oinaldean elkartzen. Hori da urazaren, txikoria-belarraren eta zenbait landare zukutsuen kasua.[2].
Taxonomiak
Landare familia ugarik dituzte errosetadun espezieak. Bereziki ohikoak dira familia hauetan: Asteraceae (txikoria-belarra, adibidez), Brassicaceae (aza, adibidez) eta Bromeliaceae.
Ikus, gainera
- Erroseta (apaingarria)
- Hostoen morfologia
Erreferentziak
Kanpo estekak
- Datuak: Q753457
- Multimedia: Rosettes (botany) / Q753457