Futbolaren gerra edo Ehun orduko gerra El Salvador eta Honduras arteko 1969ko gerra izan zen.
Gertakariak
1969ko ekainaren 27an, El Salvadorrek eta Hondurasek 1970eko Munduko Futbol Txapelketarako sailkatzeko partida jokatu zuten Mexiko Hirian. El Salvadorrek 3-2 irabazi zuen eta amaieran zaleen arteko liskarrak izan ziren[1].
Urte hartan, Hondurasko nekazaritza erreformak El Salvadorreko milaka nekazariren deportazioa eragin zuen eta, giroa pil-pilean zela, uztailaren 14an El Salvadorreko armadak Hondurasi eraso zion. Lau egun besterik ez zuen iraun, baina 2.000 hildako eta 15.000 zauritu eragin zituen[1]..
Erreferentziak
- ↑ a b Nagore Irazustabarrena, «Gerra bat hasteko aitzakiarik behar duzu?», Argia, 2013-03-24, CC-BY-SA lizentzia
Kanpo estekak