Ohar medikoaOharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Hematoma edo ubeldua gorputzaren barruan gertatzen den odol-metaketa da, hodi kapilarren hausturaren ondorioz, kolpe edo urradura batek eragindakoa. Hasieran ubel kolorekoa izaten da (hortik euskarazko izena) eta egunak pasa ahala argitu eta horitzen da, desagertzeraino.
Odol-hodietatik ateratako odola, ehunetan pilatua. Kolpe batengatik, arterien edo zainen hanturengatik edota odol-jarioa eragiten duten eritasunengatik (hemofilia, adibidez) atera daiteke odola hodietatik, eta, behin ehunetan bilduz gero, bere kasa itzultzen da, gehienetan, hodietara; zenbait ehunetan (burmuinetan, bereziki) ordea kalte handiak eragin ditzake.
Izenak
Ubelduak hainbat izen ditu euskaraz:
Medikoa eta nazioartekoa: Hematoma (latinetik, "haematoma", eta hau grezieratik, αἷμα haima "odola" eta -ωμα -oma, gaitza adierazteko atzizkia
Koloreagatik: ubel, ubeldu, ubeldura, ubeluri, beltzune, baltzune, baltzitu eta abar
Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2016-5-2 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.