Iragate (astronomia)
Astronomian, iragatea[1] edo trantsitua[1] (batzuetan igarotzea bezala izendatua) gizakiaren begiradaz nahiz teleskopio edo beste gailu batetik argizagi bat beste baten aurretik igarotzean gertatzen den fenomeno astronomikoa da. Igarotze astronomikoen azterketa garrantzitsua da, besteak beste argizagien arteko distantzia neurtzeko erabil daitezkeelako. Exoplanetak hautemateko ere aztertzen dira, exoplaneta orbitatzen duen izarraren aurretik igarotzen denean.
Erreferentziak
- ↑ a b Euskaltzaindiaren Astronomiako Oinarrizko Lexikoak onetsitako izenak.
Kanpo estekak
- Datuak: Q6888
- Multimedia: Astronomical transits / Q6888
Artikulu hau astronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |