Josune Ugarte
Josune Ugarte | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Pasai Donibane, 1990eko abenduaren 23a (33 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | arraunlaria |
Josune Ugarte Serrano (Pasai Donibane, 1990eko abenduaren 23a) gipuzkoar arraunlaria da. San Juango traineruarekin Kontxako Bandera eta Liga Nagusia launa aldiz irabazi ditu[1].
Ibilbidea
Herriko taldean sartu zen 13 urte zituela. 2008an Hondarribian trainerua osatu zen eta hara joan zen arraun egitera. 2010ean San Juanen osatu zen taldea eta bertan ibili zen taldea desegin zen arte. Bateleren urrezko aroan partaide izan zen eta ia dena irabazi zuen[2]. 2015ean ez zuen arraun egin.
Taldeak
Taldea | Urteak |
---|---|
San Juan | 2004-2007 |
Hondarribia | 2008-2009 |
San Juan | 2010-2014, 2016-2018 |
Palmaresa
- Kontxako Bandera (4): 2014, 2016, 2017, 2018.
- Emakumezkoen Traineru Liga (4): 2014, 2016, 2017, 2018.
- Txapelketak:
- Euskadiko Txapelketa (2): 2014, 2016.
- Gipuzkoako Txapelketa (4): 2012, 2014, 2017, 2018.
- Euskadiko distantzia luzeko traineru txapelketa (2): 2017, 2018.
- Zarauzko Ikurrina (4): 2014, 2016, 2017, 2018.
- Getxoko Bandera (5): 2013, 2014, 2016, 2017, 2018.
Erreferentziak
Kanpo estekak
- Datuak: Q120799176