Lactarius indigo
Lactarius indigo | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Irudi gehiago | ||||||||||||||||||||||||||||
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Russulales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Russulaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Lactarius | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Lactarius indigo Fr., 1838 | |||||||||||||||||||||||||||
Datu orokorrak | ||||||||||||||||||||||||||||
Kolorea | urdin | |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Agaricus indigo | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Lactarius indigo onddo jangarria da, Russulaceae familiakoa.
Deskribapena
Gorputz emankorra du, eta kolore ugari ditu: urdin iluna, espezimen freskoetan; gris urdin argikoa, zaharrenetan. "Esnea", edo latexa, perretxikoaren ehuna moztu edo hautsi egiten denean sortzen dena —Lactarius generoko kide guztiek ezaugarri bera dute—, urdin ilun kolorekoa da, baina pixkanaka berde bihurtzen da airearekin kontaktuan jartzean. Txapelak 5-15 zentimetroko diametroa izaten du, eta oinak 2-8 zentimetroko luzera eta 1-2,5 cm-ko lodiera izaten du.
Oso espezie zabaldua da, eta Ipar Amerikako ekialdean, Asiako ekialdean eta Erdialdeko Amerikan aurki daiteke.[1][1] L. indigo baso hostogalkorretan eta koniferoetan hazten da, eta mikorrizak eratzen ditu haritz eta pinuekin.[1]
Banaketa eremua
Himalaiako mendikatea, Ipar Amerika, Erdialdeko Amerika, Kolonbia.
Erreferentziak
- ↑ a b c Flores, Roberto; Honrubia, Mario; Días, Gisela. «Caracterización de cepas de Lactarius sección Deliciosi de Guatemala y su comparación con cepas europeas de L. deliciosus.» Revista mexicana de micología (26): 51-55..[Betiko hautsitako esteka]
Kanpo estekak
- Datuak: Q1165733
- Multimedia: Lactarius indigo / Q1165733
- Espezieak: Lactarius indigo