Luis Alberto Orta
Luis Alberto Orta | |
---|---|
(2021) Irudi gehiago | |
Bizitza | |
Jaiotza | Habana, 1994ko abuztuaren 22a (30 urte) |
Herrialdea | Kuba |
Jarduerak | |
Jarduerak | borrokalaria |
Parte-hartzailea | |
Pisua | 60 kilogramo |
Altuera | 162 zentimetro |
Luis Alberto Orta Sánchez (Habana, 1994ko abuztuaren 22a) borroka greko-erromatarreko kirolari kubatarra da, Tokio 2020ko Joko Olinpikoetan 60 kg-tako proban urrezko domina eskuratu zuena. Paris 2024ko Joko Olinpikoetan brontzezkoa lortu zuen.
Kirol ibilbidea
La Güinera auzoan hasi zen kirola praktikatzen. Hasiera batean beisbolari ekin zion baina ondoren borroka greko-erromatarra egiten hasi zen Cerro Pelado klubean[1].
Nazioarte mailan 2018an hasi zen lehiatzen eta 2019an Pan amerikar Jokoetan brontzezko domina eskuratu zuen Liman[2]. Tokio 2020ko Joko Olinpikoetan Kenichiro Fumita japoniarra garaitu zuen finalean[3].
Nazioarteko palmaresa
Joko Olinpikoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2020 | Tokio ( Japonia) | 01 ! | 60 kg |
2024 | Paris ( Frantzia) | 03 ! | 67 kg |
Munduko txapelketak | |||
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2023 | Belgrado ( Serbia) | 01 ! | 67 kg |
Panamerikar Jokoak | |||
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2019 | Lima ( Peru) | 03 ! | 60 kg |
2023 | Santiago ( Txile) | 01 ! | 67 kg |
Erreferentziak
- ↑ (Gaztelaniaz) Cubatel. (2021-08-02). «¿Quién es Luis Alberto Orta, el primer oro olímpico para Cuba en Tokio?» Cubatel - Llamadas, SMS y recargas a Cuba (Noiz kontsultatua: 2021-08-24).
- ↑ (Gaztelaniaz) «El cubano Luis Alberto Orta se corona como campeón olímpico en lucha grecorromana en Tokio 2020» RT en Español (Noiz kontsultatua: 2021-08-24).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Luis Alberto Orta levanta a Cuba con su oro en lucha» Tokio 2020 (Noiz kontsultatua: 2021-08-24).
Kanpo estekak
- Datuak: Q56329558
- Multimedia: Luis Orta / Q56329558