Mendebaldeko Kanada
Mendebaldeko Kanada | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | eskualde geografiko |
Azalera | 2.703.159 km² |
Geografia | |
Koordenatuak | 55°N 115°W / 55°N 115°W / 55; -115 |
Estatu burujabe | Kanada |
Probintzia | Alberta |
Mendebaldeko Kanada (ingelesez: Western Canada), Mendebaldeko Probintziak (ingelesez: Western Provinces) edo Mendebaldea (ingelesez: the West) soilik deitua, Kanadako eskualdea da, mendebaldeko Ontario eta hegoaldeko lurraldeak bere barnean hartzen dituena. 2016n 11.091.947 biztanle zituen.
Hona hemen eskualdea osatzen duten probintziak (denak Ameriketako Estatu Batuak eta Kanada arteko mugaren iparraldean:[1]
- Columbia Britainiarra
- Alberta
- Saskatchewan
- Manitoba
Columbia Britainiarra, gehienbat Kanadako Mendi Harritsuen mendebaldeko aldean dagoena, ekonomikoki, geografikoki eta politikoki bereizten da beste hiru probintzietatik, eta askotan "mendebaldeko kostaldea" diote; Kanadako Mendi Harritsuen ekialdean dauden Alberta, Saskatchewan eta Manitoba, aldiz, batzuetan azpimultzo bat osatzen dute, "Kanadako belardiak" (ingelesez: the Prairies) deitua.
Erreferentziak
Kanpo estekak
- Datuak: Q1145847
- Multimedia: Western Canada / Q1145847
Artikulu hau Kanadako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |