Oligosakarido
Oligosakarido (grezieratik oligo, "gutxi" eta sacchar, "azukre") monosakarido gutxiz osaturiko karbono hidratoak dira, zehatzago esanda bi eta hamar monosakaridoren artean dituzten kateak. Monosakaridoen antzera azukretzeko gaitasuna dute eta uretan disolbatzen dira.
Ezaugarriak
Lotura glukosidiko bidez elkartzen dira monosakaridoak beraien artean. Lotura hori monosakarido baten karbono anomerikoan duen hidroxilo taldeak eratzen du, batzutan beste karbono anomeriko baten hidroxiloarekin (adibidez sakarosa) eta gehienetan edozein karbonoren hidroxiloarekin (adibidez maltosa).
Sailkapena
Oligosakarido bakoitzak dituen monosakarido kopuruaren arabera sailkatzen dira. Ugarienak, eta biologiaren ikuspegitik garrantzitsuenak, disakaridoak dira.
Disakaridoak
Bi monosakaridoz osaturiko gluzidoak dira. Hona hemen garrantzitsuenak:
- maltosa eta isomaltosa: bi α-D-glukosa elkartzen dira.
- zelobiosa: bi β-D-glukosa elkartzen dira.
- laktosa: α-D-galaktosa eta α-D-glukosa elkartzen dira.
- sakarosa: α-D-glukosa eta β-D-fruktosa elkartzen dira.
- kitobiosa: bi N-azetilglukosamina elkartzen dira.
Trisakaridoak
- Maltotriosa: hiru α-D-glukosa elkartzen dira.
- Melezitosa: bi α-D-glukosa eta β-D-fruktosa bat elkartzen dira.
- Rafinosa: α-D-galaktosa, α-D-glukosa eta β-D-fruktosa bat elkartzen dira.
Tetrasakaridoak
- estakiosa: bi α-D-galaktosa, α-D-glukosa bat eta β-D-fruktosa bat elkartzen dira.
Handiagoak
Polisakaridoen hidrolisazioz lortzen diren monosakarido kateak dira, adibidez Destrina, Ziklodestrina eta Fruktooligosakaridoak
Garrantzia biologikoa
Disakarido batzuk aske egon daitezkeen arren (adibidez sakarosa eta laktosa), oligosakarido gehienek makromolekulak eratzen dituzte eta hauek hidrolizatzerakoan baino ez dira agertzen. Erreserba funtziodun polisakaridoak (almidoia, glukogenoa...) egitura funtziodunak (zelulosa, kitina...) edo zelula mintzeko glukolipido eta glikoproteinak eratzen dituzte.
Kanpo estekak
- Datuak: Q320607
- Multimedia: Oligosaccharides / Q320607
Karbono hidratoak | ||
---|---|---|
|