Peter D. Mitchell
Peter D. Mitchell | |
---|---|
Irudi gehiago | |
Bizitza | |
Jaiotza | Surrey, 1920ko irailaren 29a |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Heriotza | Bodmin, 1992ko apirilaren 10a (71 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Cambridgeko Unibertsitatea Jesus College (en) Queen's College (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | biokimikaria, kimikaria eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Cambridgeko Unibertsitatea Edinburgheko Unibertsitatea The Glynn Research Foundation Limited (en) |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Royal Society Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Frantziako Zientzien Akademia Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala Edinburgoko Errege-elkartea Society of General Microbiology (en) The Japanese Biochemical Society (en) European Molecular Biology Organization (en) American Society for Biochemistry and Molecular Biology (en) |
Peter Dennis Mitchell (Mitcham, Surrey, 1920ko irailaren 29a - Bodmin, Kornualles, 1992ko apirilaren 10a) ingeles kimikaria izan zen.
Teoria bat proposatu zuen zelula bizian energia nola garraiatzen eta metatzen den azaltzeko. 1978an Kimikako Nobel saria jaso zuen azterketa horiengatik. Cambridgeko Unibertsitatean egin zituen ikasketak; 1955ean Edinburgheko Unibertsitateko Biologia Kimikoko sailaren zuzendari izendatu zuten, baina osasun arazoak zirela-eta bertan behera utzi behar izan zuen. 1964-1986 bitartean Glynn Ikerketa Laborategiko zuzendari izan zen, Kornuallesen, eta mitokondriek energia nola metatzen duten aztertu zuen batez ere.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
- Datuak: Q207992
- Multimedia: Peter D. Mitchell / Q207992