Shikotsu aintzira
Shikotsu aintzira 支笏湖 | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 247 m |
Mota | aintzira |
Azalera | 78,48 km² |
Bolumena | 20.900.000.000 m³ |
Eponimoa | Chitose River (en) |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°45′00″N 141°20′00″E / 42.75°N 141.3333°E / 42.75; 141.3333 |
Estatu burujabe | Japonia |
Japoniako prefekturak | Hokkaido |
Japoniako hiria | Chitose |
Babestutako-eremua | Shikotsu-Tōya Parke Nazionala |
Hidrografia | |
Hustubidea | Chitose ibaia |
Erresidentzia denbora | 51,2 a |
Arroaren azalera | 223 km² |
Shikotsu aintzira (japonieraz: 支笏湖, Shikotsu-ko?) Hokkaido uhartean dagoen krater-aintzira bat da, Ishikari suprefeturaren hegoaldean dagoena. Shikotsu-Tōya Parke Nazionalaren barnean dago.
Etimologia
Ainuerazko shikot hitzetik dator izena, "zulo handia" esan nahi du. Japonieraz ordea shikotsu izenak "hezur hilak" esan nahi du.
Geografia
Oso aintzira sakona da, 265 metro batazbeste eta sakonera maximoa 363 metrotakoa da. Honek Japoniako bigarrena egiten du. Azaleraz ere handia da, Japoniako zortzigarrena hain zuzen ere. Krater-aintzira izanik, hiru sumendik inguratzen dute; Eniwa (1.320m), Fuppushi (1.102m) eta Tarumae (1.041m) sumendiek.
Historia
Shikotsu aintzira dagoen kraterra duela 31-14.000 urte eratu zen, Hokkaidoko azkenengo erupzio handietan. Dazitaz, erriolitaz eta andesitaz osaturik dago batez ere.
Erabilera
1895ean Akan aintziratik izokinak ekarri zituzten eta arrantza bihurtu da uda garaian jarduera turistiko handiena.
Iruditegia
- Eniwa mendia.
- Fuppushi mendia.
- Tarumae mendia.
- Itsasuntziak.
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- Datuak: Q1196295
- Multimedia: Lake Shikotsu / Q1196295
{{#coordinates:}}: cannot have more than one primary tag per page