Tronie
Tronie (nederlanderaz: aurpegia) Flandriako Barrokoko margolan-genero bat zen; erretratuak ziren, artistaren trebetasuna erakusteko eginak.
Ezaugarriak
- Tamaina txikiko erretratuak ziren.
- Pertsonaren ezaugarriak handituta ageri ziren: aurpegiera puztua, sonbreiruak, orrazkerak...
- Erretratu estilokotzat jotzen diren arren, berez ez dira, zeren eta helburua ez da pertsonaren irudia imitatzea, baizik eta artistaren maisutasuna erakustea.
- Ohikoak ziren keinu arraroak, irrigarriak.
- Arraroa da tronie baten protagonistaren izena ezagutzea.[1][2]
Adibideak
Rembrandtek egindako autorretratu gehienak, batez ere grabatuaren teknika darabiltenak, tronieak dira. Jacob Dissiusek 1696an tronieen katalogoa prestatu zuen, eta bertan Vermeerren hiru margolan jaso zituen, tartean Neska perlarekin ospetsua[3] eta Neska gaztea flautarekin margolana.
Iruditegia
- Frans Hals, Malle Babbe
- Frans Hals, Neska ijitoa
- Adriaen Brouwer, Gazteak aurpegia egiten
- Lucas Franchoys Gaztea, Igeltsua kentzen duen gizona. Ukimenaren zentzumena.
- Johannes Vermeer, Neska perlarekin
Bibliografia
- Hirschfelder, Dagmar. Tronie und Porträt in der niederländischen Malerei des 17. Jahrhunderts. Berlín: Gebr. Mann Verlag, 2008. ISBN 978-3-7861-2567-9
- Gottwald, Franziska, Das Tronie. Muster - Studie - Meisterwerk. Die Genese einer Gattung der Malerei vom 15. Jahrhundert bis zu Rembrandt, Munich/Berlín: Deutscher Kunstverlag, 2009. ISBN 978-3-422-06930-5
Erreferentziak
Kanpo estekak
- Datuak: Q1433099
- Multimedia: Tronies / Q1433099