Urrezko Globoaren meskita
Urrezko Globoaren meskita | |
---|---|
Irudi gehiago | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Filipinak |
Metropoli eremu | Manila Handia |
Highly urbanized city | Manila |
Koordenatuak | 14°35′44″N 120°59′07″E / 14.59569°N 120.98514°E / 14.59569; 120.98514 |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1976 |
Edukiera | 22.000 |
Arkitektura | |
Estiloa | Islamiar arkitektura |
Urrezko Globoaren meskita (filipineraz: Moskeng Ginto), baita ere Masjid al-Dahab bezala ezaguna, Manilako meskita da (Filipinak). Hiriaren alde musulmanean dago, Quiapon alegia.[1]
Ezaugarriak
Urrezko Globoaren kalean kokatuta dago eta hortik datorkio izena. Manila Handiako meskita handiena da: 5000 pertsonentzako espazioa du. Manilako musulmanen erreferentzi nagusia da. Ostiraletan Yumu'ahren gurtzaileez betetzen da.[2]
Historia
Meskitaren eraikuntza 1976ko abuztuaren 4an hasi zen. Lanak Imelda Marcosek agindu zituen, Muammar al Kadafik, Libiako buruak, egin behar zuen bisita ofiziala barruan; bisita, azkenean, bertan behera gelditu zen. Eraikinerako diruak kanpoko fundazioek eman zuten.
Erreferentziak
- ↑ https://books.google.es/books?id=y1CVR74_KHQC&pg=PA87&lpg=PA87&dq=minaret+quiapo&source=bl&ots=kSMQIAKSZU&sig=myzvoW13lL3cb_z8q-TLqz_G6qg&hl=en&sa=X&ei=l6yIU4L_OdLn8AW45YCIAg&redir_esc=y#v=onepage&q=minaret%2Bquiapo&f=false
- ↑ https://books.google.es/books?id=N_Jkjk2Tec4C&pg=PA204&dq=quiapo%2Bmosque&hl=en&sa=X&ei=Z6SIU8H8B8eF8gXRn4DIAw&redir_esc=y#v=onepage&q=quiapo%2Bmosque&f=false
Kanpo estekak
- (Ingelesez):Urrezko Globoaren meskita Vista Pinas webgunean.
- Datuak: Q1417648
- Multimedia: Manila Golden Mosque / Q1417648