Zaragozako errekonkista

Zaragozako errekonkista
Errekonkista
Data1118ko maiatza-abendua
LekuaZaragoza
Koordenatuak41°39′00″N 0°53′00″W / 41.65°N 0.88333°W / 41.65; -0.88333
EmaitzaKristauen garaipena
Gudulariak
Aragoiko Erresuma
Iruñeko Erresuma
Bearnoko bizkonderria
Almorabideen Inperioa
Buruzagiak
Alfontso I.a Borrokalaria
Gaston IV.a Biarnokoa
Gendule II.a Bigorrakoa
Abd Allah ibn Mazdali

Zaragozako errekonkista Alfontso I.a Borrokalaria Iruñeko eta Aragoiko erregeak bultzaturiko kanpaina militarra izan zen, 1118an Zaragoza hiri almorabideen eskuetatik kendu zuena.

Kanpaina

Zaragoza, Zaragozako taifaren hiriburua izandakoa,[1] aldiriak kontuan hartuta garai haietan 7004250000000000000♠25.000 biztanle zituen.[2] Jada 1086an Alfontso VI.a Leongoak, 1091n Antso V.a Nafarroakoak[1] eta 1110ean Alfontso Borrokalariak berak saiakerak egin zituzten hiria hartzeko.[3] Kanpainia honetan, aragoiar eta nafar zaldunek ez ezik okzitaniar, gaztelar eta kataluniarrek ere parte hartu zuten. Setioa 1118ko maiatzean hasi zen.[4] Setioa jada hasita zegoenean erregea ailegatu zen baina bertan Gaston IV.a Biarnokoa edo Gendule II.a Bigorrakoa bezalako zaldun zailduak ziren.[5] Petri Libranakoa monjeak[6] Gelasio II.ak 1118ko abenduan emandako gurutzadako bulda eraman zuen.[7]

Almorabideen gudarostea urria izan zen oso eta gainera 1116an Ibn Tifilwit walia hil zenetik ez zuen agintaririk;[7] hala ere Abd Allah ibn Mazdali granadar waliren armadaren laguntza izan zuen.[8] Granadarra azaroaren 16an hil, defendetzaileen atsekaberako.[9] 1118ko abenduaren 11n musulmanek kapitulatu zuen eta hilaren 18an kristauak hirian sartu ziren.[4] Alfontsotar armadak setiorako arma ugari izan arren, setiatuen goseagatik amore eman zuten.[10] Izan ere, oso udazken gorria izan zen eta okzitaniar gudarosteen zati batek gosegatik ere alde egin zuen.[7]

Zaragoza konkistatu eta gero, Alfontso I.ak borrokari eutsi zion eta hurrengo urtean Tutera eta Tarazona hartu zituen.[11] Hiria Gaston Biarnokoaren eskuetan utzi zuen[12] eta laster Erresumako hiriburu bilakatu zen, lehen Jakak zuen garrantzia gaduz.[13]

Erreferentziak

  1. a b Corral Lafuente 1998, 56 orr. .
  2. Dorronzoro Ramírez 2014, 19 orr. .
  3. Corral Lafuente 1998, 57-58 orr. .
  4. a b Corral Lafuente 1998, 59 orr. .
  5. García Mouton 1980, 61 orr. .
  6. Ubieto Arteta 1957, 60 orr. .
  7. a b c Stalls 1995, 39 orr. .
  8. Utrilla Utrilla, 2007 & Stalls 1995.
  9. Guichard 2001, 96 orr. .
  10. Grau Montserrat 1958, 237-238 orr. .
  11. Laliena Corbera 2005, 128 orr. .
  12. Tucoo-Chala 1994, 17 orr. .
  13. García Mouton 1980, 17 orr. .

Bibliografia

  • (Gaztelaniaz) Corral Lafuente, José Luis. (1998). «La reconquista del Valle del Ebro» Militaria: revista de cultura militar (Madril: Servicio de Publicaciones. Universidad Complutense de Madrid) ISSN 0214-8765..
  • (Gaztelaniaz) Dorronzoro Ramírez, Pablo. (2014). «El episcopado "batallador" en tiempos de Alfonso I de Aragón y Pamplona» Estudios Medievales Hispánicos (Madril: Universidad Autónoma de Madrid) 3: 7-42. ISSN 2254-2906..
  • (Gaztelaniaz) García Mouton, Pilar. (1980). «Los franceses en Aragón (siglos XI-XIII)» Archivo de filología aragonesa (Zaragoza: Institución Fernando el Católico) 26-27: 7-98. ISSN 0210-5624..
  • (Gaztelaniaz) Grau Montserrat, Manuel. (1958). «Contribución al estudio del estado cultural del valle del Ebro en el siglo XI y principios del XII» Boletín de la Real Academia de Buenas Letras de Barcelona (Bartzelona: Real Academia de Buenas Letras de Barcelona) 27 ISSN 2340-3241..
  • (Gaztelaniaz) Guichard, Pierre. (2001). Al-Andalus frente a la conquista cristiana: los musulmanes de Valencia, siglos XI-XIII. Madril eta Valentzia: Biblioteca Nueva; Universitat de València ISBN 84-7030-852-1..
  • (Gaztelaniaz) Laliena Corbera, Carlos. (2005). «Frontera y conquista feudal en el valle del Ebro desde una perspectiva local (Tauste, Zaragoza, 1086-1200)» Studia Historia. Historia Medieval (Salamanca: Ediciones Universidad de Salamanca) 23 ISSN 0213-2060..
  • (Ingelesez) Stalls, Clay. (1995). «Possessing the Land: Aragon's Expansion Into Islam's Ebro Frontier Under Alfonso the Battler, 1104-1134» The Medieval Mediterranean (Leiden, New York eta Kolonia: Brill) ISBN 90-04-10367-8. ISSN 0928-5520..
  • (Gaztelaniaz) Ubieto Arteta, Antonio. (1957). «Nota sobre el obispo Esteban (1099-1130)» Argensola: Revista de Ciencias Sociales del Instituto de Estudios Altoaragoneses (Huesca: Instituto de Estudios Altoaragoneses) (29): 59-64. ISSN 0518-4088..
  • (Gaztelaniaz) Utrilla Utrilla, Juan Fernando. (2007). Esteban Sarasa Sánchez ed. «Conquista, guerra santa y territorialidad en el reino de Aragón: hacia la construcción de un nuevo orden feudal (1064-1194)» Las Cinco Villas aragonesas en la Europa de los siglos XII y XIII: de la frontera natural a las fronteras políticas y socioeconómicas (foralidad y municipalidad) (Zaragoza: Institución Fernando el Católico): 95-128. ISBN 978-84-7820-908-8..
  • (Frantsesez) Tucoo-Chala, Pierre. (1994). Quand l'Islam était aux portes des Pyrénées. Biarritz: J&D Éditions ISBN 2-84127-022-X..

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q28501135
  • Wd Datuak: Q28501135