Zelibatu
Zelibatu (latinezko cælibatus hitzetik ekarria) edo ezkongetza arrazoi erlijiosoek egindako sexu-abstinentzia da.[1] Historian zehar boto erlijiosoekin lotuta dago: Antzinako Erroman debekaturik zegoen salbuespen bat izanda (Vestaren birjinak); islamdar teologian, Hadith batzuen esanetan, Mahomak zelibatua gaitzetsi zuela esaten badute ere, sufiek bultzatzen dute; xintoismoak zelibatua galarazten du; kristautasunak ere jarrera gatazkatsua du ezkongetzarekiko.[2]
Erreferentziak
Kanpo estekak
- Datuak: Q191778
- Multimedia: Celibacy / Q191778
Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |